Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak erakusketa eta bost hitzaldi egingo ditu hurrengo astelehentik aurrera

Aitor Aspuru Saez 2024ko aza. 20a, 14:30

Antonio Aretxabala geologoak parte hartuko du jardunaldietan. / A. A.

Hamaika gara erakusketa irekiko dute azaroaren 25ean Laudioko Kultura Etxean eta, horrez gain, bost hitzaldi egingo dituzte.

Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak urte amaiera bizia izango du Laudion. Izan ere, astelehenean Hamaika gara erakusketaren inaugurazioa egingo dute eta abenduaren 5era arte egongo da ikusgai.

Erakusketa horrek hamaika sortzaileren lanak biltzen ditu eta horien artean eskualdeko bi daude. Alde batetik, Raisa Alava Zuhatzako nazioarteko ilustratzailearen obra bat dago. Bestetik, Elisabeth Perez Fernandezenak ere baditu. Azken egile hori Orozkon bizi da egun.

Bost hitzaldi

Artelanek hausnarketarako tartea ematen badute ere, plataformak aukera baliatu du bost solasaldi antolatzeko. Lehenengoa azaroaren 26an bertan izango da 18:30ean Kultura Etxeko Arraño gelan eta Edurne Basterra UAGA abeltzainen sindikatuko kideak azalduko du makroproiektuen eragina lehen sektorean.

Azaroaren 28an Kasinoan Juanjo Hidalgo historialariak hitza hartuko du Lurrak ezkutatzen duena hitzaldia eskaintzeko, 18:30ean.

Abenduaren 3an hitzordua bikoitza izango da. Alde batetik, Aitziber Zarobe Egiguren biologoak eta Aiaraldeko Mendiak Bizirikeko kideek eztabaida egingo dute Laudioko ikasleekin Arraño gelan goizean. Halaber, 18:30ean Iñigo Zuberogoitia biologoak berba egingo du hegaztien eta makroproiektuen inguruan.

Hurrengo egunean Leire Urkidi Azkarragaren txanda helduko da. Lurraldea eta energia izango ditu hizpide, 18:30ean Arraño gelan berriro ere.

Azkenik, abenduaren 5ean Antonio Aretxabala geologoak hitza hartuko du trantsizio energetikoa, lurraldea eta krisialdi sistemikoa lantzeko, Kasinoan 18:30ean.

Horrez gain, abenduaren 12an Vidas irrenovables dokumentala proiektatuko dute toki berean, 19:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide