Massanassako umeen aldeko jostailu bilketa abiatu dute Voestalpine-JEZ enpresako langileek

Aitor Aspuru Saez 2024ko aza. 21a, 07:00

Jadanik eskuratu dituzten jostailuak.

Valentziako euriteek kaltetutako eremuan dago Massanassa eta Voestalpine-JEZ enpresako langileak hango herritarrekin harremanetan daude bidalketa prestatzeko.

Voestalpine-JEZ enpresako langileek atzo bertan hasi zuten jostailuen bilketa Massanassa udalerrira eramateko. Izan ere, herri horrek kalte oso handiak izan ditu Valentziako euriteen ondorioz eta modu horretan hango umeen artean hondamendiaren eragina arindu nahi dute Laudioko konpainiako beharginek, bereziki, gabonetara begira.

Berez, bilketan lanean hasi ziren euriteak gertatu eta gutxira, baina bidalken banaketarekin gertatu den anabasaren berri zirenez, harremanetan jarri dira Massanassako herritarrekin, eurekin koordinatzeko nola jasoko duten.

Horrela, lehen fasean langileen artean bildu dituzte jostailuak, eta orain Laudioko Udalarekin batera egiteari ekin diote. Horretarako, tokiko erakundean Zubiko Kurajo kaleko bigarren zenbakian dagoen lokala utzi die, merkatuaren alboan. Azaroaren 29ra arte aukera egongo da ekarpenak egiteko. Lan egunetan 18:00etatik 20:00ak arte dago irekita espazioa eta larunbatean 10:30etatik 12:30ak arte.

Langileen ekimena bada ere, Voestalpine-JEZ enpresarekin adostu dute bidalketaren gastuak bere gain hartuko dituela konpainiak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide