Hezkuntza publikoa indartzea eta inbertsioa handitzea eskatu du LABek Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2024ko aza. 22a, 15:50

Herriko plazan egin zuten elkarretaratzea atzo arratsaldean. / Aiaraldea.eus

Sindikatuak mobilizazioak egin ditu Eukal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan. 

EAEko hainbat udalerritan mobilizatu zen atzo arratsaldean LAB sindikatua, hezkuntza publikorako inbertsioa handitzea eskatzeko, "sistemaren ardatza izan dadin". 

Hamabi udalerritan egin zituzten orotara mobilizazioak, 17:30ean. Laudion Herriko plazan bildu ziren sindikatuko kideak. Bertan, aldarrikatu zuten badela garaia, "Eskola publikoa eta Haurreskolak Partzuergoa ardatz izan daitezen azpiegiturak hobetu, baliabideez hornitu eta langileon lan baldintzak berritzeko". 

Horri lotuta, aldarri bat jarri dute mahai gainean: hezkuntzako gutxieneko inbertsioa Barne Produktu Gordinaren %6koa izatea, "Europako batezbestekoarekin parekatuz". Hezkuntza publikoko langileen hitzarmenak "berritu eta hobetu" behar direla aldarrikatu du sindikatuak, eta jantokietako, Lanbide Heziketako, Haurreskoletako edota Heziketa Bereziko beharginen egoeran jarri du begirada batez ere. 

EAEko hamabi udalerritan egin zituen atzo mobilizazioak sindikatu abertzaleak.

Horrez gain, ikasleak "erdigunean" jartzearen beharra ere nabarmendu du langile-erakundeak, eta eraikin zein azpiegituren egoeran jarri du begirada, dauden beharrei erantzungo dieten eta osasuna bermatuko duten "espazio seguruak" izan behar direla nabarmenduta.

Gainera, ikastetxeak "baliabide pertsonalekin" ere hornitu behar direla nabarmendu dute: "Izan ere, egun aniztasunean jarrita dugun arretari erantzuteko edo gure hizkuntzak eta kulturak bizi duten egoerari aurre egin ahal izateko, ezinbestekoak ditugu baliabide berriak zein formakuntza plan zehatzak".

Aurreko guztia kontuan hartuta, LABeko kideek ziurtatu dute "borrokan" jarraituko dutela, "kalitatezko Euskal Eskola Publiko Komunitarioa helburu, sare publiko bakar deszentralizatuan antolaturiko hezkuntza-sistema burujabea eraikitzeko". 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide