Normalean lokatza izan ohi da Laudioko Ibar Kroseko parte hartzaileen etsai nagusia. Baina gaurkoan ez dute lur bereziki irristakorrik topatu Ellakuriko zelaietan. Hala ere, aurkakotasun berri bat izan dute parez pare: haizea. Haizeteek ibilbideko makilak dardarazi dituzte behin baino gehiagotan, baina ez da aparteko ezer geratu, eta giro ederra nagusitu da goiz osoan.
📸 ARGAZKIAK | 700 kirolari baino gehiago batu dira Laudioko Ibar Kroseko XXXIX. edizioan.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 24, 2024
Ikusi argazki galeria hemen👉 https://t.co/sLZy2It9ks pic.twitter.com/g8fnlQh8wh
Ohiko eskema mantendu du kirol topaketak. 700 atleta baino gehiago aritu dira norgehiagokan kategoria guztietan. Proba herrikoian bildu dira eskualdeko parte hartzaile gehien, baina beste lasterketetan ere egon da Aiaraldeko kirolarien presentzia.