Sei eta hamabi urte bitarteko 132 gazte aritu ziren larunbatean Laudioar Txirrindularitza Elkarteak antolatutako ziklokrosean. Aurten ezin izan dute Ellakurin egin, igandean krosa aurreikusita zegoelako. Hortaz, Lamuza parkean zirkuitua prestatu zuten, tokiko aukera guztiak baliatuta indarra eta teknika erakusteko.
Aurten ezuste polita izan dute kirolariek, Euskaltel Euskadiko talde profesionalaren autobusa bisitatzeko parada izan baitute gazteek. Izan ere, Euskadi Fundazioak kirola sustatzeko ekimenetan parte hartzen du eta Laudioar Txirrindularitza Elkarteko kideak harremanetan egon dira horretarako.
"Aurten emakumeen partaidetza bultzatzeko egindako egitasmoan arrabola birtualak ekarri zituzten eta neguan Euskal Euskadi ez dagoenez kanpoan lehiatzen, onartu dute autobusa erakustea" azaldu du tokiko txirrindularitza klubeko kide batek.
Argazkiak: Laudioar Txirrindularitza Elkartea