Trafiko istripua gertatu da gaur Laudioko sarreran. Bi autok elkarren artean egin dute talka 20:20ak aldera, baina ez da zauriturik egon, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez. Udaltzaingoa bertaratu da egoera bideratzera eta garabia deitu dute matxuratutako ibilgailuak erretiratzeko.