Beldur Barik sarien banaketa ekitaldia atzo izan zen Artziniegako frontoian eta ehunka gaztek parte hartu zuten. Aiaraldeko eta EAE osoko sariak eman zituzten tokiko zein Foru Aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari politiko zein teknikoek.
Aitortza orokorrak ez ezik, eskualdekoak ere izan ziren protagonista. Laudio Ikastolak, Latiorro Eskolak, Arteko Gure Amak, Etxaurren Ikastolak, Orozko Eskolak, Areta Herri Eskolak, Zabaleko Ikastetxeak, Laudio Institutuak eta Aresketa Ikastolak jaso zituzten sariak.