Euskararen Kriseilua ekimenari amaiera eman ziote atzo Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan. Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du dinamika hori hainbat herritan, planteamendu sinple batekin: familiek txandaka eramaten dute kriseilua etxera, eskutik eskura pasatuta. Modu horretan, "euskararen garra piztuta izateko ardura" partekatzen dute.
Laudion orotara 133 familik parte hartu dute ekimenean urria eta azaroa bitartean. Atzoko ekitaldiaren ostean, parte hartzaileek aukera izan zuten diploma jaso eta argazkia egiteko.
🕯️Laudioko 133 familek hartu dute parte @topagunea -ren Euskararen Kriseilua dinamikan@LaudiokoUdala -ko Nagore Gomararen balorazioa👇👇👇 pic.twitter.com/cNbjlothM7
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 29, 2024