Berbots-AEK euskaltegiak jaso du Laudioko Euskararen Makila

Txabi Alvarado Bañares 2024ko abe. 2a, 07:00

Larunbat goizean egin zuten ekitaldia Aldai plazan. 

Berbots-AEK euskaltegiak izango du Laudioko Euskararen Makila urtebetez. Larunbat eguerdian jaso zuten oroigarria euskaltegiko kideek, Aldai plazan eginiko ekitaldian. Modu horretan, aitortza egin zioten euskara irakasteko zentro horren 25 urteko ibilbideari. 

Berbotseko kideek Korrikaren lemak baliatu zituzten ekitaldiko irakurketa osatzeko, euskarara gerturatzeko gonbita luzatuz herritar orori:

Gu herri bat gara eta hizkuntza bat dugu, EUSKARA. Esan zuk ere bai euskarari, euskara zeurea ere bada, zu eta ni euskaraz mintzatuko gara, euskara elkarri emango diogu.

Denok maite dugu gure herria eta euskaraz maite dugu. Mundu bat bildu nahi dugu euskarara, Klika egin nahi dugu sistema eragilean herri honen geroa lantzen jarraitzeko. Euskahaldun hori! Heldu hitzari, heldu herriari, heldu elkarlanari. Harro herri genion: harro egon, herri bat gara harrotasunetik eraikia. Oraindik mintzatzen ez zaretenok jakin ongi etorriak zaretela euskararen herrira, euskaraz bizi nahi dugunon herrira. Hitzetatik eta hitzekin eraikiko baitugu euskararen herria. Euskalakariak gara euskara maitatzeko, ikasteko, eta aritzeko, hortaz, gaur Laudioko Aldai plazatik JALGI HADI EUSKARA eta JALGI HADI PLAZARA!

Eskuz ezku doan aitortza

Basalarrina Kultur Elkarteak antolatzen du Euskararen Makila emateko ekitaldia, urtean behin. Eskuz esku igarotzen da oroigarria, euskararen alde jarduten duen herriko eragile batetik bestera. Modu horretan, hizkuntzaren normalizazio eta biziberritzean egiten den lanari egin nahi diote aitortza Basalarrinako kideek. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide