Aitortza egin zieten iragan ostiralean Laudioko Grafik eta Tximeleta negozioei, merkataritzaren esparruan euskara biziberritzeko eginiko lanagatik. Hori baino lehen, euskararen aldeko adierazpen bateratua plazaratu zuten Laudioko ikastetxeetako eta euskaltegietako ikasleek, udaleko talde politikoetako ordezkariekin batera.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres