Bere lehen txapela eskuratu du Axular Alonsok Arabako buruz buruko txapelketan, Senior kategorian. Laudioko gaztea 22-16 gailendu zen ostiralean Xabi Ruizen aurka jokatutako partiduan.
"Kolpeetan izandako potentziak eta defentsa bikainak" eman diote garaipena Alonsori, Arabako Euskal Pilota Elkarteak nabarmendu duenez. Hala ere, gaineratu dute laudioarra ez dela guztiz pozik geratu partiduan izan duen jokatzeko moduarekin. Bere aurkaria "hobeto" aritu zen partiduaren lehen zatian, baina gero ezin izan zuen "lehia gogortu eta Axularri pilotakada luzeagoa eskatu", eta horrek eragin du Alonso gailentzea.

Pilota elkarteko kideek nabarmendu dutenez, txapela honekin Axular gehiago gerturatu da "bere aita Fidelek gaztaroan egin zuenera".
