Saria jaso dute Aretako Bertso Eskolako ikasleek Bertso-kopla Lehiaketaren V. edizioan. 110 talde aurkeztu dira guztira norgehiagokara, eta horietako 16k jaso dute aitortza.
Talde bakoitzak hiru eta sei kopla artean osatu behar zituen lehiaketan parte hartzeko, gai hau hizpide hartuta: Zer dago ikusteko zure inguruan?
Hemen ikusi daiteke Aretakoek aurkeztutako bideoa:
Lakuabizkarra 5B jaso du lehen saria, 3.301 bozka jasota. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk antolatzen dute topaketa urtero.