Aiaraldeko pentsiodunek manifestazioa egin dute Espainiako Auzitegi Gorenaren 255/2023 epaiaren ondoriozko ordainketak ofizioz egitea eskatzeko

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko abenduaren 16a

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Astelehenetako kontzentrazioaren ondoren, Laudioko Herriko plazatik Alberto Acero plazako Foru Ogasunaren bulegoraino egin dute manifestazioa.

Aiaraldeko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur eguerdian Laudion, astelehenetan egiten duten elkarretaratzearen ondoren.

Foru Aldundiaren bulegoetaraino joan dira, ondorengo aldarri hauek plazaratzeko:

  1. Espainiako Auzitegi Gorenaren 255/2023 epaiaren ondoriozko ordainketak ofizioz egitea, dagokien erreklamazio-eskaera egin beharrik gabe, Bizkaian eta Gipuzkoan egin den bezala. 
  2. 2018. urtea ere sartzea, ondorio guztietarako. Izan ere, Arabako Foru Aldundiak azken bost urteetako errenta aitorpena egin bada soilik ordaintzen ditu ordainketa horiek. Erreklamazioa 2024ko ekainaren 25aren ostean egiten bada, 2018ko ordainketa galduko da.
  3. Azken urteetan hil diren pentsiodunen oinordekoei eta kobratzeko eskubidea duten pertsona guztiei postaz jakinaraztea zorraren ordaina erreklamatzeko aukera dutela.

Pentsiodunen mugimenduak gaineratu du adineko pentsiodun askok (bakarrik bizi direnak, egoitzetan daudenak, aholkatzeko eta laguntzeko inor ez dutenak eta abar) ez dutela epai honen berri izan. Beraz, pentsiodun horientzat ezinezkoa izango da diru hori kobratzea, gaur egungo eskakizunagatik, erreklamazio-eskaera idatziz egin behar delako nahitaez.

Dirua itzultzeko eskaera

Espainiako Auzitegi Gorenaren 255/2023 epaiak 1978ko abenduaren 31a baino lehen Lan Mutualitateetan kotizatu zuten beharginei eragiten die. Ebazpen horren arabera, bere garaian ez zen kenkari bat kontuan hartu eta, ondorioz, dirua itzultzeko eskatu dezakete langileek. Arabako Foru Aldundian egin behar da horretarako tramitea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide