Iñaki Carrok ezustean irabazi du Espainiako Ziklokros Kopa, azken lasterketan ez baitzuen parte hartu

Aitor Aspuru Saez 2024ko abe. 17a, 07:00

Iñaki Carrok ez zuen espero txapelketa irabaztea. / I. C.

Bidaia oso luzeak egin behar zituenez txapelketa irabazteko, lehiatzea baztertu zuen, baina egin dituen lasterketak nahikoak izan dira garaile izateko.

Iñaki Carro laudioarrak ezustean irabazi du Espainiako Ziklokros Kopa. Izan ere, Xativan lehiatutako azken lasterketan ez zuen parte hartu, ezta beste bi probetan ere. Aintzat hartu beharra dago zazpi hitzorduk osatzen dutela txapelketa; eta, hala ere, egindakoak balio izan dio sailkapen orokorreko burua izateko.

Gauzak horrela, Carrok azaldu du oso pozik dagoela, bere azken urtea baita Master-30 kategorian eta modu hobezinean agurtu du. "Iaz ezin izan nuen azken lasterketetan parte hartu, nahiz eta liderra izan, eta aurten ez zen nire helburua", azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari.

Xixon, Karrantza, Tarancon, Alcobendas

Esan bezala, txirrindulariaren aurreikuspena ez zen garaipena lortzea, zazpi probek osatzen baitute Espainiako Ziklokros Kopa, eta Carrok baztertu zuen ia erdian izena ematea: "Bidaiak oso luzeak dira. Nekea metatzen da eta aurrekontua ere pikutara doa".

Ondorioz, Xixon, Karrantza, Alcobendas eta Taranconen izandako lasterketetan aritu zen eta irabazi zituen, Katalunian, Galizian eta Xativan egin direnak baztertuta.

"Nire emaitzekin, txirrindulari bakarrak gainditu ahal ninduen sailkapenean, baina berak ere ez zuen parte hartu Xativako proban", azaldu du laudiorrak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide