Guztira 4.107.600 euro balio duten proiektuak proposatu ditu Omniak 2025eko aurrekontuetan

Aitor Aspuru Saez 2024ko abe. 19a, 09:38

Omniako udal taldeko kideak. / Aiaraldea.eus

Talde independentearen aburuz, errealista da proposamena, parte hartzerako aurrekontuen %5 baino ez baita egikaritu.

Omnia alderdi independenteak oharra plazaratu du jakinarazteko 4.107.600 euroko ekarpenak egin dituela 2025eko aurrekontuetan txertatzeko. 29 esku-hartze proposatu ditu taldeak eta, bere ustez, errealistak dira: "gaur egungo Laudioko aurrekontuarekin gauzatu daitezkeelako. Are gehiago, kontuan hartuz 2024ko Aurrekontu Parte-hartzaileak, neurri handi batean, gerakinera joango direla, atal honetan onartutakoaren %5 baino ez da gauzatu eta. Ikusi beharko da zer gertatuko da egin ez denarekin eta 2025eko Partaidetzazko Aurrekontuekin".

Izan ere, Omnia oso kritikoa izan da oharrean. EH Bilduri leporatu dio ez duela zentzurik parte hartzerako prozesuak abiatzea ez badira betetzen.

Hitz kritikoak ere izan ditu PSE-EErentzat: "Gobernu Batzordean egotearen truke, aurrekontuen aldeko botoa emateko aukera iragarri zuen duela gutxi. Horrek asko esaten du alderdi horren maila politikoaz, prest dagoela eta aurrekontuak babesteko bere taldearentzako hobekuntza baten truke, eta ez bere proposamenak sartzeagatik".

2025eko aurrekontuei begira, Omnia prest agertu da alde bozkatzeko, baldin eta bere proposamenak onartzen badira.

Proposamen zerrenda

Honako hauek dira Omniak bere prentsa oharrean aipatu dituen proiektuak:

1. Jesus Guridiren urbanizazioa gauzatzea: 1.500.000€. Urtez urte errepikatzen den eskariari erantzuna emateko.
2. Karmen Bijina kalearen UHU urbanizatzea: 1.000.000€. Aurreikusitako zenbatekora egokitu eta %10a handitzea, bizilagunekin aurrekontu parte-hartzailea
egiteko. Duela 15 urtetik konpromiso bat badago inguruko bizilagunekin bete izan ez dena. Gainera, uste dugu eremu hori oso degradatua dagoela (are gehiago bideratze-obraren ondoren) eta haren urbanizazioa, erabilera eremu berri bat ekarriko dio erdiguneari.
3. Udal APP (Kultur Agenda barne): 180.000 €.
4. APILL: 10.000€. Kantitate hau gehitzea APILL-ekiko konbenioari.
5. Ekintzaileentzako dirulaguntza: 50.000€. Partida, 50.000 €-ra arte handitzea, aurten ezin izan delako dirulaguntza atera, eta datorren urtean aurre egin beharko zaie 2023koari eta 2024koari.
6. Santa Krutz zubia: 200.000€.
7. Amiantoa: 60.000€. Amiantoa lehenbailehen kentzeko La Granja kiroldegitik.
8. Kiroldegiko eta Aretako Frontoiko argiak: 150.000€. Gaur egun ez da kontrataziorik egin, eta urte amaiera arte falta diren egunetan ateratzen ez bada,
berriro sar dadila 150.000€ko partida.
9. Behin betiko kros pista: 50.000 €.
10. Ellakuriko igerilekuak: 150.000 €. Belarra, egurrezko bidea eta taberna-gunea hobetzea.
11. Zinema: 75.000€.
12. Matxintxu Haurreskola: 30.000€. Karpa eta hainbat hobekuntzak.
13. Adinekoentzako jarduerak: 15.000€. Jarduera berriak sortzea.
14. Laguntzak,ikastetxe publikoentzako eta udal jabetzekoa (Latiorro, Lamuza eta Areta). Ikastolaren eta La Milagrosaren kasuetan egiten den bezala, hiru
ikastetxe hauetarako partida bana sortu. Hiru partiden kalkulua, horietako bakoitzean dagoen ikasle kopuruaren arabera egingo da.
15. Txakurren aisialdirako eremuak handitzea eta hobetzea: 20.000€.
16. Herriko Plazako zoladura ordezkatzeko azterlana: 18.150€.
17. Haur-parkea edo adinekoen parkea estaltzea: 100.000€.
18. Garraio astuna kontrolatzeko, kamerak dituzten bide-eremuak zaintzeko plana: 30.000€.
19. Oinezkoentzako guneetan sarbide kontrolatua automatizatzeko plana: 30.000€.
20. Asfaltatze Plana (Nerbioi eta Karmengo Ama kaleak barne): 200.000€.
21. Oinarrizko zerbitzuen kooperatiba: 50.000€.
22. Auzo-bitartekaritzako zerbitzua: 15.000€.
23. Udalari atxikitako orubea birdimentsionatzeko azterlana: 18.150€.
24. Nerabeak (18 urtetik beherakoak) elkartzeko lekua: 20.000€.
25. Adinekoentzako egoitza bat kokatu eta eraikitzeko azterlana, udalarena eta/edo cohousing-a: 18.150€.
26. Askaldegi eta aisialdi-parkeak bultzatzea: 20.000€.
27. Skate-eremua: 100.000€.
28. Kultura-ondarea sortzeari buruzko bideragarritasun ekonomiko-legalari buruzko azterlana: 18.150€. Udal kirolari, jaiei, kulturari eta sare sozialari zuzenduta.
29. Alberto Aceroko Hornidura-merkatua eraitsi eta gero garaje bat sortzeko azterlana lurpean, berdegunearen azpian: 18.150 €.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide