10 milioi euro baino gehiago utzi ditu Espainiako Loteria Nazionaleko hirugarren sariak Laudion

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko abe. 22a, 10:10

Laudioko Araba kaleko administrazioko arduradunak. / Aiaraldea.eus

11840 zenbakiak 50.000 euroko saria utzi du saldutako txartel bakoitzeko Laudion. Arrankudiaga-Zollon ere saria utzi du loteriak.

Espainiako Loteria Nazionaleko hirugarren sariak diru kopuru majoa utzi du Laudion gaur goizean. 9:49ean abestu dute hirugarren saria, Madrilgo San Ildefonsoko haurrek: 11840.

Hirugarren sariak 50.000 euro banatuko ditu saldutako txartel bakoitzeko. Guztira zenbaki horren 21 serie saldu dira Laudion, hau da, 10,5 milioi euro guztira. Hain zuzen ere, Laudioko Araba kaleko loteria administrazioan banatu dituzte txartelak.

"Ohiko bezeroak"

Aiaraldean ez ezik, Bilbon eta Gernikan ere diru kopuru handia banatuko du zenbaki saridunak. "Ohiko bezeroak" izan dira Laudioko estankoan dezimoa erosi dutenak, bertako langilea den Asier Cerrillok argitu duenez. Oso pozik azaldu da horregatik, loteriak "astero datozen pertsonen leialtasuna saritu duelako". Gainera, Cerrillok nabarmendu du saldu den dezimoa terminaletik ateratakoa dela. "Zuzenean inprimatzen dugu dendan. Ez da dezimo tradizionala eta jende askok ez du erosi nahi horregatik. 'Berdin balio du?', galdetzen digute. Ba bai, balio du, kasu honetan 48.000 euro bakoitzak".

39.120 euro Arrankudiaga-Zollon

Ez da Laudio izan eskualdeko zorioneko udalerri bakarra. Arrankudiaga-Zolloko eskolako guraso elkarteak ere saria ekarri du herrira. Izan ere, elkarteak erositako 74340 zenbakiak 120 euro banatu ditu txartel bakoitzeko, 39.120 euro guztira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide