Aiaraldea Eguberri giroan murgilduta dagoen une berean Palestina militarki okupatutako herrialdea dela salatu zuen atzo Laudio-Palestina taldeak. Lamuza Plazan egin zuten ekimena, eta euriak ez zuen aldarria itzali.
Gabon giro goxotik urrun, Palestinan "hotza, gosea eta hondakinak" nagusi direla azpimarratu zuten. Hori dela eta, Eguberrietan Palestina eta bertako egoera presente izatea eskatu dute elkartasun taldeko kideek: "Ez ahaztu Belen Palestina dela. Ez ahaztu jaiotzak ikusterakoan Belen gaur egun militarki okupatutako herria dela".
Argazkiak: Miguel Brizuela