Gaur estreinatu da Laudioko Azoka Ekologikoa. Herriko plazako arkupeetan jarri dituzte postuan zenbait ekoizle eta artisauk. Laudioko 12 baserritarren artean sustatu dute ekimena. Euren asmoa da astelehenen arratsalde guztietan egotea, 16:30etatik 20:00etara, txandaka, eta beste ekoizle eta artisau ekologiko batzuk ere gonbidatuta.
Antolatzaileek nabarmendu dute ekimen berri hau "osagarria" izango dela Laudion jada dauden beste azokekiko, eta produktu ekologiko zertifikatuaren bila dauden herritarrak erakartzea izango duela helburu. Hala azaldu du Iñaki Urkixo baserritarrak:
📸 ARGAZKIAK | Gaur estreinatu da Laudioko Azoka Ekologikoa. Herriko plazako arkupeetan jarri dituzte postuan zenbait ekoizle eta artisauk, eta astelehen arratsaldero errepikatu nahi dute ekimena.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) December 23, 2024
Ikusi argazki galeria hemen:https://t.co/uxbCP11cTx pic.twitter.com/yVZy1DKMcC