Hedabide askok jaso dute Bego Arregiren, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren emaztearen, heriotza, baina guk hitz egingo dugu gure lankide izan zelako, eta onenetakoa, gainera.
Bego beti izan zen kide bikaina, laguntzeko prest une okerrenetan eta bizitza maldan gora jarri zenean. Edonola ere, momentu txarretarako ez ezik, onetarako ere bidelagun aproposa genuen. Berarekin ospatutako urtebetetzeak primerakoak izan dira eta nola ahaztu udan ekartzen zizkigun izozkiak!
Dena den, Begori buruz esan daitekeen interesgarriena da ezerk ez zuela bere izaera aldatu. Larrazabal auzoan artzainen artean hazi zen neska izan zen beti. Gutako batzuek institutuan ezagutu genuen eta beste batzuek hainbat hamarkadatan lantegian, eta guztiok ziurtatu dezakegu bizitzak ez zuela aldatu.
Estatu buruekin egonda edo Ajuria Enean bizitzen, lanera etorri zen egunero falta gabe eta, zorionez, erretiroa aurretik hartu zuen bere familiarekin denbora gehiago igarotzeko.
Gure aldetik, ez dugu inoiz ahaztuko Guggenheim Museoko inaugurazioa, harrotasunez ikusi baikenuen Envaseseko bat han zegoela!
Besarkada handi bat Bego! Mila esker guztiagatik!