Herri Eguberri programak rock doinuak ekarriko ditu Laudiora ostiral honetan, urtarrilak 3. Ingot talde bizkaitarra "Zeugaz" bere lehenengo diskoaren Arabako aurkezpena egingo du Aldai plazan, 20:30etik aurrera. Itziar Ituño musikari eta aktore ezagunaz aparte, taldea osatzen dute ibilbide luzeko beste lau musikarik: Juanpe Salvador, Roberto Figuero "Figuerock", Joseba Serna eta Roberto Awanari.
“Kide guztiek musika munduan ibilbide luzea dute punk, metal, psikodelia eta folk estiloetan”, azpimarratu du Sonia Respaldiza Kultura zinegotziak. Ingot rock taldea 2018an sortu zen letra aldarrikatzaile eta euskaldunekin eta azkar ekin zion nazioartean jotzeari: Peru, Brazil eta Italia, besteak beste. Nahiz eta sei urte pasa izan diren estudioko lehen diskoa erditzeko, rock talde honek ibilbide luze du eta Tupi-Guaranieraz eta Ketxueraz kantatzen ausartu da jatorrizko herri gutxituei presentzia emateko.
Ingot taldeaz aparte, Herri Eguberri programa, urtarrilaren 5era arte luzatuko dena, musikaren aldeko apustua egin du kaleetan eta kasinoan, Burrunba Elektrotxaranga, Antonio Oyarzabal pianista, Dunbots, San Roque Musika Elkartea Ku-Klux, Santa Lucia abesbatza, Ocho y Medio, Andere abesbatza, Otxote Ugarte, Los Arlotes Elkartea, Imanol DJ, Bi Hotsak abesbatzak, Lankaietako Lagunak, Ekin Joleak, Fanfarre BetiJai, eta hainbat trikitilari eta panderojolerekin.
“Herri Eguberri programa herriko elkarteekiko elkarlanari esker garatu ahal izan dugu. Izan ere, etxeko txikien gozagarria izaten ari da, ipuin kontalari, jolas, puzgarri, hamaika jarduera batuko duen Gabonetako Umeen Parkea eta Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoen etorrerei esker”, goraipatu du zinegotziak.