Bi pertsona zauritu dira gaur arratsaldean Laudion jazotako trafiko istripuan. Auto bat bidetik atera A625 errepideko 372. kilometroan eta bazter-babesaren aurka egin du talka. Gidaria gizonezkoa da, zauri arinak ditu eta Usansoloko ospitalera eraman dute. Kopilotu moduan zihoan emakumeak, aldiz, zauri larriagoak pairatu ditu, autoaren barruan harrapatuta geratu delako. Gurutzeko ospitalera eraman dute artatzera, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari zehaztu dionez.
Polizia ari da trafikoa bideratzen, ibilgailuak errepidean jarraitzen duelako.