Lapurreta egin zuten Laudioko Coquette estetika zentroan ostiral gauean. 3:20ak aldera sartu ziren lokalean, erakusleihoa hautsita, eta kutxa erregistratzailea eta krema kutxa bat ostu zituzten, establezimenduko kideek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez.
Ertzaintzak baieztatu du salaketa jarrita dagoela lapurreta horregatik, eta aipatu du gau horretan behintzat ez dela beste lapurretarik erregistratu herrian.