27 urteko gizonezko bat atxilotu Ertzaintzak gaur gauean Laudion, furgoneta bat lapurtzen saiatzea egotzita.
Poliziak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, 1:30ak aldera jaso zuen abisua: pertsona bat omen zegoen Javier Zaballa plazan aparkatutako autoetan sartzen saiatzen. Ertzaintzaren zein udaltzaingoaren hainbat patruila bertaratu ziren zonaldera, eta linternetekin aritu ziren kotxeak arakatzen.
Orduan topatu zuten gaztea, furgoneta baten barruan. Ibilgailuak hainbat kalte zituela konprobatu eta gaztea atxilotu zuten, kalte materialak eta ebazketa agotzita. Handik ordu batzuetara geratu zen aske, epailearen aurretik igarotzeko zain.