2025/01/17 18:00

Tailerra

Pole dance tailerra

Pole dance tailerra
Kasinoa, Laudio
  • Gorka Anton
  • Urtarrilak 17, ostirala
  • 18:00
  • Kasinoa
  • Herritarren­tzat
  • Euskara eta gaztelania
  • Izena emateko argibideak:
    • Email bidez: laialaudio@laudio.eus
      • Beharrezko datuak:
        • Gaia (ekintzaren izena)
        • Izen-abizenak
        • Jaioteguna
        • Telefonoa
    • Telefonoz: 94 403 48 50
    • Aurrez aurre: Gobernantza Feministako Zerbitzuan Laudioko udaletxearen 2. solairuan
    • Izena emateko epea: Jarduera baino 5 egun lehenago arte

Gorka psikologian graduatua da eta zirkuko prestakun­tza du. Bere bi grinak genero-berdintasunean hezteko helburuarekin konbina­tzen ditu. Proposa­tzen duen tailerrak 2 ordu iraungo du, eta pole danceari esker genero-estereotipoak nola hau­ts di­tzakegun ezagu­tzen saiatuko gara. Adibidez, takoidun zapatak edo mugimendu ba­tzuk emakumeekin erlaziona­tzen dira. Hori hau­tsiko dugu. Horretarako, parte-har­tzaileetako bakoi­tzaren­tzat maskulinotasuna eta feminitatea zer diren definituz hasiko gara. Ondoren, mugimenduak takoiekin landuko ditugu. Nahi duenak bertan ibil­tzen ere probatu ahal izango du. Azkenik, pole dancean ariketak egingo ditugu, banaka zein bikoteka. Zeharka, norberaren mundu emozionalean sor­tzen denari merezi duen lekua emango diogu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide