2025/02/19 18:30

Antzerkia

'Putaren bakarrizketa eroe­txean' an­tzezlana

'Putaren bakarrizketa eroe­txean' an­tzezlana
Kasinoa, Laudio
  • O­tsailak 19, asteazkena
  • 18:30
  • Kasinoa
  • Herritarren­tzat
  • Euskara
  • Sarrera: Librea edukiera bete arte

Emakume bat eroe­txe bateko gela batean dago, bakarrik, aulki batean eserita eta kamaraz inguratuta, ikusten ez dugun doktore batekin hizketan. Emakumea prostituta da, eta elkarrizketan bere istorioa azalduko du. Horrela, hainbat gai azaleratuko dira, esate baterako, sexualitatea, bortizkeria, klasismoa eta feminismoa.

Gure apustua minimalista da: kamera bat, aulki bat eta emakume bat eszenatoki gainean. Giro lizun eta garra­tza sor­tzeko maximarekin, gorpu­tza taula gainean mugi­tzen duen bitartean, bertan ez dagoen mediku bati zuzen­tzen dio bakarriz­keta, bai eta eszenan, gorputzaren sinpletasunaren aurrean, gatibu geratzen diren ikusleei ere. I­txita egotearen sen­tsazio hori umorearen bidez oreka­tzen da, ikusleek baltsamo gisa erabil­tzen duten tresna baita umorea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide