2025/02/28 18:30

Tailerra

Sexualitate tailerra

Sexualitate tailerra
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Diana Ibargu­txi
  • O­tsailak 28, ostirala
  • 18:30
  • Lezeaga Aretoa
  • Herritarren­tzat
  • Euskara eta gaztelania
  • Izena emateko argibideak:
    • Email bidez: laialaudio@laudio.eus
      • Beharrezko datuak:
        • Gaia (ekintzaren izena)
        • Izen-abizenak
        • Jaioteguna
        • Telefonoa
    • Telefonoz: 94 403 48 50
    • Aurrez aurre: Gobernantza Feministako Zerbitzuan Laudioko udaletxearen 2. solairuan
    • Izena emateko epea: Jarduera baino 5 egun lehenago arte

Parte hartzeko tailerra, sexualitateez berba egiten dugunean zer ulertzen dugun hausnartzeko, sexualitatearen ikuspegia giza dimen­tsio gisa irekiz. Izan ere, sexualitatea, gorpu­tzean dugunarekin eta gorpu­tzarekin egiten dugunarekin ez ezik, GARENAREKIN ere zerikusia du; bakarrak eta errepikaezinak gara, berezitasunak ditugu, gorpu­tzak, plazerak, desioak, bizipenak… Guztiok dugu sexualitatea, per­tsona guztiak sexualak garelako, senti­tzeko prestatutako gorpu­tzarekin jaio­tzen garelako, eta sexualitateak bizi­tza osoan zeharka­tzen gaituelako. Bizi­tzaren etapa guztietako identitateez, orientazioez, adierazpenez eta sexualitateaz arituko gara, intimitateaz, mito eta errealitateez, aukerez eta zailtasunez, betiere aniztasuna balio positibo­tzat hartuta, non bakoi­tzak bizi-ziklo osoan koka­tzen duen bere burua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide