Ostiralean 13:00ak aldera Laudioko Zumalakarregi etorbidean hainbat ertzain mobilizatu ziren gizonezko bat atxilotzeko.
Ertzaintzako prentsa kabineteak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, atxilotuak agente bat erasotu zuen.
Hedabideak galdetu du gertakariaren testuinguruari buruz eta poliziak erantzun dio ertzainak identifikazioa eskatu ziola ikertzen ari diren herritarrari eta horren ondorioz sortu zela liskarra.
Kabineteak berak argitu duenez, gizona ez zen igaro epaitegitik eta jadanik aske dago.