2025/01/19 19:00

Hitzaldia

Olatz Salvador: Solasaldi musikatua

Olatz Salvador: Solasaldi musikatua
Faktoria, Laudio

OLATZ SALVADOR musikaria izango dugu Faktorian urtarrilaren 19an, 19:00etan. Solasaldi musikatua izango da, eta bere ibilbidea hitzez eta kantuz josiko du Izar Mendiguren kazetariaren puntuei erantzunez. Ibilbide oparoa egina du Olatz Salvadorrek musikagintzan. 2010etik Skakeitan taldean aritu zen, eta 2014an ekin zion bakarkako ibilbideari. Ordutik bakarkako lau lan plazaratu izan ditu: Zarautz Zuzenean diskoa (2017), 'Zintzilik' (2018), 'Aho uhal' (2021) eta  'Zainak eman' (2024). 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide