Pertsona bat zauritu da Latiorroko etxebizitza batean jazotako sutean

Erredakzioa 2025ko urt. 14a, 17:38

13:00ak aldera jazo da ezbeharra, baina egoera bideratu dute dagoeneko. 

Sutea gertatu da gaur eguerdian Laudioko Latiorro auzoko etxebizitza batean, 13:00etan. Herritar batzuek deitu dute larrialdi zerbitzuetara, pisuko leiho batetik kea ateratzen ari zela ikusita. Handik minutu eskasetara iritsi dira suhiltzaileak, anbulatzia zein poliziak.

Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, sukaldeko zartagin batek hartu du su, baina jada erdi itzalita zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako. Hala ere, Gurutzetako ospitalera eraman dute bertan zegoen bizilaguna, "kea arnastu duelako edo erredurak pairatu dituelako".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide