Ekainaren 14an ospatuko dute Areta Herri Eskolaren mendeurrena

Aitor Aspuru Saez 2025ko urt. 17a, 19:00

Gaurko agerraldiaren irudia. / Aiaraldea.eus

Guraso Elkarteak, ikastetxeko zuzendaritzak eta Laudioko Udalak agerraldia egin dute gaur hezkuntza zentroko ibilbidea goraipatzeko eta iragartzeko mende bat bete duela ospatuko dutela.

Prentsaurrekoa egin dute gaur iragartzeko Areta Herri Eskolak 100 urte beteko dituela aurten. Guraso elkarteak, ikastetxeko zuzendaritzak, eta Laudioko Udalak parte hartu dute agerraldian eta jakinarazi dute ekainaren 14an jaia antolatuko dute efemeridea ospatzeko.

Hain zuzen, hezkuntza zentroaren historian parte hartu duten guztiei gonbidapena luzatu diete egun horretan jaiaz gozatzeko: "Guztion artean egun ahaztezina sortuko dugu".

Momentuz, herri bazkaria antolatuko dutela aipatu dute, eta ekintza eta sorpresa ugari prestatu nahi dituzte.

Hezkuntza publikoa

Aretako Herri Eskolaren izaera aldarrikatu dute prentsaurrekoan, "publikoa, euskalduna, kalitatezkoa, hurbila, guztiona eta guztiontzat" dela nabarmenduta.

Guraso elkartea da ekimenaren bultzatzailea eta Txetxu Urkijo zuzendariak eta Ainize Gastaka alkateak adierazi dute bat egiten dutela egitasmoarekin. 

Hezkuntza komunitateak mende honetan egindako bidea aldarrikatu du: "100 urte hauetan, Aretako hezkuntza komunitate osoaren ahaleginari, lanari eta borrokari esker, Areta Herri Eskolak zutik jarraitzen du, firme, belaunaldiz belaunaldi koloretsu eta indartsu. Eskola berezia dugu, leku berezi batean. Areta Herri Eskolako familia, langileek eta borrokalariek historia egin dute eta haiei esker, belaunaldi berriko familiek itxaropentsu, gogotsu eta ilusioz eutsi diogu erreleboari".

Halaber, azken urteotan bizitako mobilizazio jendetsuak ekarri dituzte gogora: "Azken urte hauek borrokaz eta aldarrikapen ugariz beteta egon dira eta honek Areta herria are gehiago batu egin du. Bereziak gara, bereziak eta bakarrak. Lan taldean aritzeko eta borrokarako prest gaude beti, batez ere gure eskolarekin zer ikusia badu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide