Guardianen itxiera

Guardianek otsailaren 3an hasi nahi du Laudioko lantegiko labea betirako itzaltzen

Erredakzioa 2025ko urt. 23a, 16:35

Guardian lantegia, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Hala helarazi dio zuzendaritzak enpresa batzordeari gaur izandako bileran. 

Guardian Llodioren heriotzari data jarri diote: otsailaren 3a. Egun horretan hasi nahi du zuzendaritzak Laudioko fabrikako labea itzaltzen. Hala helarazi diete enpresa batzordeko kideei gaur eguerdian eginiko bilera azkar batean. Langileen ordezkarien aburuz, horrek erabat erabilgaitz utziko luke labea, barruko beira eta eztainua kendu gabe itzaliko litzatekeelako, "bestelako alternatibarik baloratu gabe".  

Iturri sindikalek Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, bi aste inguru beharko ditu labeak guztiz hoztu eta itzaltzeko, eta behin hori eginda ez dago atzera bueltarik. 2012ko greba izan zenean, adibidez, gutxieneko funtzionamendua bermatu zen uneoro, arrazoi horregatik.

Horren ostean, zuzendaritzak otsaileko hilabetea baliatuko luke fabrikaren gainontzeko atalak gelditzeko, lehengaiak fabrikatik ateraz eta beira biltegia hustuz. Hori egin ostean hasiko lirateke kaleratzeen negoziaketak egiten, martxoan. Antza, enpresaren asmoa da plantilla mantentzea negoziazioak irauten duen bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide