Musika, literatura eta bertso zaleek hitzordua izango dute otsailaren 16an 18:00etan Faktorian. Izan ere, Miren Amuriza Pleibak eleberriaren idazleak ardura bikoitza izango du bere lanaren aurkezpenean. Alde batetik, egile gisa arituko da eta, bestetik, gai jartzailea izango da.
Izan ere, liburuaren berri emateko Miren Narbaiza 'MICE' musikariaren eta Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolarien laguntza izango du.
Pleibak liburuaren bitartez XXI. mendeko hasierako Euskal Herriko nerabezaroari buruzko begirada proposatzen dio Amurizak irakurleari, hedonismotik zein militantziatik eta euren kontraesanetatik. Horretarako Jone eta Polly dira protagonistak.
Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du otsailaren 7an, baina sarrerak erosteko aukera ere badago.