Guardianen itxiera

Guardianeko langileei babesa helarazi diete EAJko tokiko hainbat kargu instituzionalek, eta “irtenbideak bilatzen” ari dira

Txabi Alvarado Bañares 2025ko urt. 27a, 08:00

Laudioko EAJren egoitzan egin zuten bilera. / EAJ-PNV

“Industria-erakargarritasuna indartzearen garrantzia” hausnartu dute Laudion eginiko bileran.

EAJko hainbat kargu instituzional bildu ziren iragan ostiralean Laudion, “Guardian Glass enpresak udalerrian duen lantegiaren itxieraren eta 171 langileen kaleratzearen ondoriozko egoera larriari aurre egiteko”. 

Honako kide hauek parte hartu zuten bileran: 

  • Txerra Molinuevo (Amurrioko alkatea)
  • Jon Escuza (Okondoko alkatea) 
  • Iker Santocildes (Urduñako alkatea) 
  • Aitor Iza (Orozkoko alkatea)
  • Humberto Perea Añibarro (Arakaldoko alkatea)
  • Ander Añibarro (Laudioko EAJko zinegotzia)
  • Gentza Alamillo (Aiarako EAJko zinegotzia)
  • Encina Castresana (Artziniegako EAJko zinegotzia)
  • Urtzi Vergara (Arrankudiaga-Zolloko EAJko zinegotzia)
  • Iñigo Pinedo (Aiarako Kuadrillako presidentea)

Hamaika kargu instituzionalek elkartasuna adierazi diete “kaltetutako familiei”, eta “konpromiso irmoa” agertu dute konponbideak bilatzeko, “lurraldean enpleguaren eta jarduera ekonomikoaren jarraipena” bermatze aldera. 

Horren aurrean, jeltzaleen defendatu dute “etorkizunerako potentziala duen eskualdea” dela Aiaraldea, eta Guardianen erabakia “oso kolpe gogorra” dela bide horretan. “Baina, elkarrekin lan eginez eta elkarlanean, Laudio eta Aiarako etorkizun industriala bermatu ahal izatea espero dugu”, adierazi dute. 

Horri begira, “industria-erakargarritasuna indartzearen garrantzia” jarri dute mahai gainean, “enpresen inbertsioa eta iraunkortasuna” sustatzeko. "Ez dugu beste aldera begiratuko. Laudiok eta Aiara eskualdeak konponbideak behar dituzte eta, EAJ-PNVtik, gure familien enplegua eta ongizatea defendatzeko lanean jarraituko dugu".

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide