Gaur goizeko txanda aldaketa gorabeheratsua izan dute Tubacex enpresako langileek Laudioko fabrikan. Izan ere, lanpostura jo dutenak ezin izan dira sartu, barruan lapurrak zeudelako.
Berez, Tubacex konpainiako azpiegituretan ezezagunak zeudela konturatu direnean, enpresak ateak itxi ditu eta lapurrak barruan geratu dira harrapatuta. Azkenean, oinez ihes egin behar izan dute.
Dena den, lekukoek azaldu dutenez, euren ibilgailua barruan geratu da eta Ertzaintzak arakatu du. Poliziak berak azaldu du, momentuz, ez duela informazio gehiago eskainiko, ikerketa abian jarri dute eta.