Guardianen itxiera

EAJk babestu du Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea Guardian enpresan

Erredakzioa 2025ko urt. 30a, 09:45

Eskualdeko alkate eta zinegotzi jeltzaleek Guardianen itxiera lantzeko eginiko bilera. / EAJ

Jeltzaleek adierazi dute Laudioko lantegiko labearen itzalketa "prozesu programatu eta kontrolatua" dela eta inbertsoreak horren jakitun direla eta babesten dutela.

EAJk oharra zabaldu du defendatzeko Eusko Jaurlaritzak eta euskal erakundeek, oro har, Guardian enpresako labearen itzaltze prozesuan egin dutena. "Prozedura hori Eusko Jaurlaritzako, Osalaneko eta Industria eta Ingurumen Sailetako teknikariak ikuskatzen ari dira. Gainera, Guardianeko jarduerarekin jarraitzeko interesa duten inbertitzaileak guztiz informatuta daude prozesuari buruz, eta proiektuan sartzea bermatzeko biderik onena dela uste dute", adierazi dute.

Izan ere, EAJk lasaitasun mezua zabaldu nahi du eta aipatu du labearen itzalketak ez duela esan nahi lantegia "berehala eta atzera bueltarik gabe ixtea". Horrela, jeltzaleek babestu nahi izan dute euskal erakundeen lana eta azpimarratu dute "modu serio eta koordinatuan" ari direla lanean, "lantegiaren bideragarritasuna eta Laudioko enpleguaren babesa bermatzeko".

"Informazio nahasi" eta "mezu ezkorrak"

Jeltzaleek oharra plazaratu dute, euren ustez, "informazio nahasiak" komunikatzen ari direlako eta errepikatu dute EAJren eta Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna dela Guardian enpresako enpleguak mantentzea. 

Halaber, jeltzaleek azaldu dute euren konpromisoa egungo eta etorkizuneko lanpostuekin dela eta horiek erakartzeko "eskualdeko eragile guztiek, politikoek, ekonomikoek eta sozialek, haien garapenean laguntzeko erantzukizuna dugu. Esperientziak erakusten du euskal erakundeekin etengabe eta koordinatuta lan egitea dela aurrera egiteko estrategiarik onena, gizartearen eta ekonomiaren aurrerapena soilik geldiarazten duten diskurtso eta mezu ezkorretan erori beharrean".

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide