Ertzaintza gaur eguerdian Laudion gertatutako eraso matxista ikertzen ari da. 14:30ak aldera poliziak herritarren deiak jaso ditu jakinarazteko ibilgailu baten barruan gizon bat emakume bat kolpatzen ari zela.
Handik gutxira hainbat agente bertaratu dira lekura eta deiek aipatutako tokitik hurbil deskribatutako ibilgailua topatu dute. Hainbat lagun identifikatu dituzte, horien artean, ustezko erasotzailea, gizonezkoa. Horrez gain, erasoa jaso duen emakumezkoa anbulatoriora lagundu dute ertzainek.
Ertzaintzak berak azaldu du gizonari genero indarkeria leporatu diotela, erasotutako emakumea bere bikotea baita.