Eskola Krosaren XXVIII. edizioa egin zuten iragan otsailaren 2an Ellakuriko Zelaietan. Laudio Atletismo Taldeak antolatu zuen kirol-hitzordua, Laudio Ikastolaren laguntzarekin.
2011tik aurrera jaiotako atleta gazteen topaleku izan zen Ellakuriko zirkuitua. Eguraldiak atletismoaz gozatzeko goiz paregabea eskaini zuen, baina aurreko egunetako euriteek lokatzez beteriko ibilbidea utzi zuten korrikalari hasiberrientzako.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte