Aretako Gasteiz kalean eraiki nahi duten gasolindegiaren aurka mobilizatu dira berriro

Aimar Gutierrez Bidarte 2025ko ots. 5a, 19:59

Gasteiz kaleko gasolindegiaren aurka mobilizatu dira berriro Aretako bizilagunak. Duela urtebete ekin zioten protestei eta oraindik ere Udalaren erantzunaren zain jarraitzen dutela salatu dute.

Haserre atera dira kalera Aretako bizilagunak. Duela urtebete ekin zioten Gasteiz kalean eraiki asmo duten gasolindegiaren aurka mobilizatzeari eta, erantzun faltaren aurrean, protestan ateratzeko deia egin du berriro Aretako Auzo Kontseiluak.

Azken urtean Laudioko Udalaren partetik erantzunik jaso ez dutela azaldu dute Auzo Kontseiluko kideek: "Udalak pazientzia eskatzen digu behin eta berriro, baina guri pazientzia agortu zaigu". Jakitun dira tokiko-gobernuak negoziazioetan jarraitzen duela gasolindegia eraiki nahi duen enpresarekin, baina auzokideek euren kabuz antolatu eta presio egiteko beharra ikusi dute.

Hilabete luzeen ondoren, gaur arratsaldean egin dute lehenengo elkarretaratzea. Dozenaka auzokide batu dira mobilizaziora. Balkoietan eskegitzeko banderak ere atera dituzte, aldarrikapena ikusgarri eta presente egon dadin Aretako kaleetan.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide