2025/03/10 10:00

Ikastaroa

Erretzeari uzteko tailerra

Erretzeari uzteko tailerra
Laudioko anbulatorioa, Laudio

Udaleko Adikzioen arloak, Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartearekin lankidetzan, tabakoa erretzeari uzteko tailer bat jarriko du abian aurten ere. Programa bi erakundeek adostutako hitzarmen batetik sortu da, eta martxoaren 10ean jarriko da abian, erretzeari utzi nahi dioten adinez nagusiei zuzenduta. Tailerra Laudioko anbulatorioan garatuko da astelehenetan, 10:00etatik 12:00etara, 8 eta 12 pertsona bitarteko taldeetan.

Programatutako sei saioetan parte-hartzaileek tabakoa kontsumitzeari uztea errazten duten eta abstinentzia bultzatzen duten dinamikak eta ariketak egingo dituzte, berriz gaixotzeko aukera murrizteaz gain. Topaketak astelehenero egingo dira, apirilaren 14ra arte, eta elkarteko osasun-psikologo batek zuzenduko ditu. Jarraipenak telefonoz egingo dira.

Interesa dutenek martxoaren 3ra arte izango dute izena emateko, adikzioak@laudio.eus helbidean edo 944034840 telefonoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide