Zer musika taldek nahi duzu jotzea Laudioko jaietan? Galdera horri erantzun ahalko diote laudioarrek datorren astelehenetik aurrera, 15 proposamenen artean hautatuta.
Jai Batzorde Irekiak egin du taldeen aukeraketa, eta taldeen kontratazio enpresekin egin dute gero kontrastea. Modu horretan, bost hautagai jarri dituzte egun bakoitzeko:
- Abuztuak 16: Iseo Dodosound, Chambao, The Baboom Show, J Martina edo Ana Tijoux
- Abuztuak 17: Su Ta Gar, Xiberoots, Süne, Merina Gris edo Bengo
- Abuztuak 28: Soziedad Alkoholika, Mägo de Oz, Lendakaris Muertos, Ladilla Rusa, León Benavente
Hala ere, azken erabakia ez da soilik bozketaren arabera hartuko, "beste irizpide batzuk" ere hartuko baitituzte kontuan, "euskara eta emakumezkoek osatutako taldeak egotea, alegia".
Hemen egongo da bozkatzeko aukera, eta baita modu presentzialean ere, udaletxeko sarreran, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara bitartean.