Aintzat hartuta Gardeako Renfeko tren geltokiko makina ondo zegoela atzo arratsaldean, azken 24 ordutan izan da gertakaria. Hain zuzen, ezezagunek pantaila puskatu dute eta beirak geltokian bertan daude oraindik.

Ondorioz, bidaiariek ezingo dute txartelik eskuratu Gardean. Halaber, gogoratu beharra dago makina mota horrek ez duela dirurik onartzen, hortaz, baztertu daiteke lapurreta saiakera izan izana gertatutakoa.
Aiaraldea Komunikabidea Ertzaintzarekin jarri da harremanetan eta poliziak aipatu dio ez dagoela salaketarik.