Neguko Pagotxen Merkatuko aurtengo edizioa antolatuko du APILLek ostegunetik larunbatera arte. Merkatarien elkarteak jakinera eman duenez, komertzioek udazken-negu denboraldiko produktuak kaleetara aterako dituzte, prezio merke-merkean. Eskaintza zabala izango da, eta helduentzako zein haurrentzako arropaz gain, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, lurrinak eta beste hainbat produktu eskuratzeko aukera egongo da.
Gainera, ekimenaren baitan erosketa egiten dutenek 100 euroko bi bale irabazteko aukera izango dute. Zozketan parte hartzeko, Laudio Berrikusi aplikazioaren LB Kluba atalean, 'Zozketa' botoian klik eginez, hiru egun hauetan zehar saltoki parte-hartzaileetan egindako erosketen tiketak igo beharko dituzte bezeroek. Otsailaren 25ean egingo da zozketa.
APILLek adierazi duenez, honako 26 komertzio hauek parte hartuko dute aurtengo edizioan:
- 1971
- Bazar San José
- Calzados Karam
- Calzados Roiz
- Can Can
- Charol
- Distira Fotógrafos
- Irrintzi Euskal Jantzi Denda
- Kotoi Lenc. Y Moda Infantil
- Kukuma
- Los Chicos
- Memole
- Migola
- Modas Charito
- Mokka
- Mokka Chico
- Nina Life Styling
- Olympus Kirol Denda
- Perfumería Irusta
- Perfumería Lorea
- Sever Calzados
- Stiletto
- Trece13
- Tximeleta Boutique
- Unan Jantzi Denda Levi's
- Zapatería Nobuck