Gaur 19:30ak aldera ertzain ugari mobilizatu dira Laudioko Motxotekale kalean bi herritar atxilotzeko.
Poliziak azaldu duenez, biak ikertzen ari dira Laudion etxebizitza batean jazotako lapurreta dela medio. Prentsa kabineteak ez du zehaztu gertakari hori noiz gertatu zen.
Inguruko auzokideek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari ertzainek etxebizitza bat miatu dutela eta hainbat poltsa atera dituztela.