Urtarrilean erdietsi zuen Envases Metalúrgicos de Álava Laudioko konpainiak ADF FEA Aerosol Technology of the Year saria, Paris Packaging Week ekitaldiaren barruan.
Aerosolen industriari buruzko munduko topaketak, zehazki, All eyes on me saria aitortu du. Eskualdeko enpresak Rasasi marka arabiar emirerri batuarrarentzat egin du lan hori. Aluminiozko ontzietan aurretik ikusi gabeko dekorazio teknologiak erabili izana aldarrikatu du Envasesek.
Edonola ere, ez da aurtengoa eskualdeko enpresak eraman duen aitortza bakarra. Iaz Rabanne Shimmer Bomb diseinua izan garaile.

2023an, aldiz, Paco Rabanneren FAME ontzia izan hautatua garaikurra jasotzeko.

Konpainiaren aburuz, ibilbide horrek erakusten du "Envases Groupek abangoardiako soluzioak garatzeko duen gaitasuna, diseinua, teknologia eta iraunkortasuna uztartuz. Sari honek enpresaren etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua azpimarratzen du, kosmetika eta lurrinen industriarako aluminiozko ontzien arloan".