Sindikatuek azaldu dute martxoaren 3an, hau da, astelehenean, hasiko dela langileak kaleratzeko espedientea eta Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak mezu oso positiboak zabaldu arren, beharginek ez dakitela ezer multinazionalaren tokia hartuko duen industria proiektuari buruz.
Hedabide ugari bertaratu dira mobilizaziora eta tentsio une batzuk bizi izan dira Ertzaintzarekin, SPRIko atetik kentzeko agindu baitie langileei.