"Herria mundua dela eta unibertsoa gu" dio Igor Arzuaga musikariak Aretari eskainitako kantu batean. Aretako Eskolako atzoko desfileak bete-betean egin zuen bat estrofa horrekin. Izan ere, unibertsoa hautatu zuten ikasle eta langileek mozorrotzeko gai moduan. Modu horretan, astronauta, planeta edota izarrez mozorrotuta atera ziren kalera goizean. Arratsaldeko lehen orduan, aldiz, frontoian bildu ziren desfilea egiteko.
Baina jaia ez zen bertan amaitu. Kultur Etxera mugitu zen jarraian giroa. DJa eta mokadua egon ziren bertan, eta eskola komunitateko kideek aukera baliatu zuten ekainaren 14an ospatuko dute mendeurreneko kamisetak edota bazkarirako tiketak saltzeko.
Argazkiak: Aretako Eskola Komunitatea