Urtero bezala, jendetsua izan da inauterietako desfilea Laudion. Ehunka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Ugarteko aldapan. Adin guztietako herritarrek parte hartu zuten mozorro lehiaketan, talde jendetsuetan gehienek.
Ostiralean hasi ziren inauteriak herrian, Lamuza, La Milagrosa, Latiorro eta Laudio Ikastolako desfileekin. Amaiera, aldiz, asteartean iritsiko da. Puzgarriak, jolasak eta ikuskizuna egongo dira haurrentzat arratsaldean, eta Lezeagako Sorgina agurtuko dute iluntzean.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez