Guardianen itxiera

Laudioko fabrikako 171 beharginak kaleratzeko espedientea aurkeztu du Guardianek, sindikatuen protesten artean

Txabi Alvarado Bañares 2025ko mar. 3a, 14:50

Fabrikaren atarian egin dute elkarretaratzea. / Aiaraldea.eus

Datorren astelehenean egingo dute espedientearen kontsulta epeko bigarren bilera. 

Ez da aparteko sorpresarik egon gaur Guardianen Laudioko lantegian. Langileek goizeko hamarretan abiatu dute enpresaren itxieraren aurkako elkarretaratzea. Enpresa Batzordea eta sindikatuak fabrika barrura sartu dira, eta bilera izan dute bertan zuzendaritzarekin. Multinazionaleko kideek bertan aurkeztu dute Laudioko 171 langileak kaleratzeko espedientea. Langileen ordezkariek, aldiz, espedientea kentzea eta fabrikako labeak berriz martxan jartzea exijitu diote enpresari, kaleratzeak gauzatzeko arrazoirik ez dagoela argudiatuta. 

Bai ELAk eta baita LABek adierazi dute Guardianek emandako dokumentazioa aztertuko dutela. Oraindik ez dakite zenbat iraungo duen espedientearen kontsulta epea, baina datorren asterako jarri dute hurrengo bilera zuzendaritzarekin: martxoaren 10ean, astelehena, 11:00etan. 

Gaur bezala, egun horretan ere elkarretaratzea egingo dute beharginek bilerak iraun bitartean. Horrez gain, ostegun honetan Arabako Batzar Nagusietara joango dira, eta elkarretaratzea egingo dute bertan 11:00etatik aurrera. 

Post by @aiaraldea@tkm.eus
View on Mastodon

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide