Ostiralean ireki zituen ateak Susana Corbella Eguiluzen Ekin lanari erakusketak, Laudioko Elexalde kalean kokatutako Kulturlaben lokalean, eta martxoaren 30ra arte egongo da ikusgai.
Aiaraldeko sortzailearen hainbat pieza daude ikusgai aretoan, baina Corbellak azaldu du erakusketa eraldatzen joango dela egunek aurrera egin ahala. Izan ere, esku-hartze publikoak egingo ditu, martxoaren 8, 15, 22 eta 29an.
Honako ordutegi hauetan bisitatu daiteke erakusketa:
- Ostegunetan: 12:00-14:00 / 18:30-20:30
- Ostiraletan: 18:30-20:30
- Larunbatetan: 12:00-14:00 / 18:30-20:30
- Igandeetan: 12:00-14:00