1.000 euroko erosketa-txartela zozkatuko du APILLek, udaberrian Laudion erosketak egiten dituztenen artean. Maiatzaren 6an izango da zozketa, eta apirilaren 30a baino lehen egindako erosketak izango dira baliozkoak.
Parte hartzeko gutxienez 10 euroko erosketa egin beharko da herriko establezimenduren batean, eta partaidetza bana esleituko da erositako 10 euro bakoitzeko. Erosketa egin ostean, tiketa Laudio Berrikusi aplikaziora igo beharko dute zozketan parte hartu nahi dutenek. Hauek dira jarraitu beharreko urratsak horretarako:
- Laudio Berrikusi aplikazioan, LB Klub botoia sakatu. 'Zozketak' atalean, 'Zozketa martxoa-apirila' agertuko da, eta bertan gehitu behar da tiketa.
- Tiketa txertatzerakoan, adierazitako datu guztiak tiketan agertzen diren modu berean bete behar dira: kodea (faktura-zenbaki sinplifikatua edo tiket osokoa); erosketa-tiketan agertzen den data; establezimendua; eta ordaindutako zenbatekoa.
APILLek adierazi duenez, tiketak edo faktura sinplifikatuak baino ez dira onartuko, eta ondorioz, ez dira baliozkoak izango txartelarekin edo beste frogagiri batzuekin ordaindu izanaren ziurtagiriak.